viernes, 11 de mayo de 2012

unitate didaktikoa

Hona hemen unitate didaktikoa burutzeko jarraitu daitezken irizpideak. Irakurri ondoren ikusi dut baliozkoa dela eta irakasleak esandako orriekin bat datorrela. Eskema moduan agertzen da eta jarraituz gero lan egokia egin daitekela uste dut. Jarraitu beharreko puntuak agertzen dira, esaterako, helburuak, edukiak, faseak, elkarrekintzak-taldekatzeak, baliabideak, denboralizazioa eta ebaluazioa. Esan behar da, alderdi guztiak ez dituela azaltzen, ebaluazioa, denboralizazioa, baliabideak eta taldekatzea bakoitzak aukeratu behar dituelako nola egin. Gainera, unitate didaktikoa zer den ondo eta argi azlatzen du.



SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
ULERMENERANTZ
ZER DA?
Ikaste-irakaste prozesua egituratzeko lan unitatea da. Ikasleak ikasten ikas dezan helburu duena.

Lan unitate hori helburu jakin batzuk lortzera bideratuta dago eta horretarako eduki eta jarduera anitzak hartzen ditu bere baitan.
Lan unitate osatua da (hasiera – bilakaera – bukaera) eta artikulatua (osagaien arteko elkarreragina).
Irizpideak:
SDaren esanguratsutasuna
Ezagutzen arteko elkarlotura sustatzeko gaitasuna (ezagutza diziplinarrak zein metadiziplinarrak)
Ikasleak SDaren garapenean aktiboki inplikatzeko gaitasuna.
OSAGAIAK
HELBURUAK
EDUKIAK
FASEAK
ELKARREKINTZAK/TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
DENBORALIZAZIOA
EBALUAZIOA

HELBURUAK
Zer dira helburuak?
Ikaste-irakaste prozesuaren amaieran
ikasleengandik espero duguna zer den
zehazten dute (gaitasunak –zer egiteko gai
den).
Helburuek adierazten digute ikaslearen gaitasuna(k)
baloratzeko irizpideak.
Helburuen araberakoa izango da:
Irakasle-ikasle arteko komunikazioa eta elkarrekintza.
Metodologia
Ebaluaketaren nolakotasuna
EDUKIAK
Zer dira edukiak?
Irakaste-ikaste prozesuan zehar gaitasunak garatzeko bitartekoak /baliabideak dira.
Irakaskuntza/ikaskuntza prozesua planifikatzeko tresna:
Testuinguru batean kokatuta
Definitutako helburuak lortzeko baliagarriak
Metodologia egokiaren hautaketa bideratzen dute
Ikaste emaitzen ebaluaketarako baliagarriak

3 eduki mota:
Modu desberdinetan lantzen dira, ikaslearen aldetik ahalegin kognitibo desberdina eskatzen baitute; ondorioz, irakaslearen  laguntza ere desberdina.
1.-Kontzeptuzkoak (gertaerak / kontzeptuak-printzipioak)
Zer dakigun.
Ikasten dira ulertuz eta erabiliz, era progresiboan.
2.-Prozedurazkoak
Egiten dakiguna, helburu bat lortzeko ekintza multzo bateratua.
Barneratze prozesua konplexuagoa da, horretarako:
Eredu onak
Jarduerak behar bestetan egitea
Jarduerak testuinguru desberdinetan egitea
Egindakoari buruz hausnartzea
Progresiboki laguntza gutxitzen joatea
3.-Jarrerazkoak
Izan.
Konplexuak. Barneratzeko bizi egin behar dira ezinbestean; ondorioz, giroaaren garrantzia eta irakaslearen eredu ona.
Baloreak (jokabidearen inguruan judizioak egiteko printzipioak: solidaritatea, errespetua, askatasuna, ardura…)
Jarrerak (era konkretu batean jokatzeko tendentzia: taldekideekin lankidetzan jardun, ingurunea zaindu, eskolako jardueretan parte hartu…)
Arauak (talde sozial baten barne elkarbizitzeko patroiak-jarraibideak)

FASEAK
Ikaste-irakaste prozesua garatzeko ekintza desberdinak proposatzen dira: jarduerak.
SDan 4 fasetan biltzen dira, helburuaren arabera:

ØSARRERA FASEA: Unitatean garatu behar diren helburuak aurkezteko, motibazioa pizteko, aurrezagutzak kanporatzeko… egiten diren aktibitateak.
  Helburuak:
ØUnitatearen azken xedearen inguruan motibazioa piztea
ØAurrezagutzak: dakitena, egiten dakitena, ez dakitena 
ØLanduko dituzten edukiak beste gaiekin erlazionatzea 
ØGalderak sortzea 
ØSekuentzian zehar erabiliko dituzten lan egiteko erak zehaztea
ØGARAPEN FASEA:Unitatean programatutako helburu eta edukiak lantzeko ekintzak: ereduak aztertu, esperimentatu, behatu, informazioa aurkitu…
Ø Helburuak:
ØKontzeptuak, prozedurak eta jarrerak garatzea
ØEdukiak finkatzea

ØHAUSNARKETA FASEA: Ikasitakoa egituratzeko eta barneratzeko egiten diren ekintzak
Helburuak:
ØEdukiak egituratzea
ØEzagutzen arteko loturak egitea Ikasitakoa kontrolatzea
ØEKOIZPEN/ERABILERA FASEA: Ikasitakoa aplikatzeko ekintzak
  Helburuak
ØIkasitakoa erabiltzen jakitea: Txosten bat egitea  Aurkezpen bat prestatzea  Maketa bat egitea  …

miércoles, 9 de mayo de 2012

Abestien garrantzia.


    Musika, adin txikitatik lantzea oso garrantzitsua delakoan nago, pertsonen hazkuntzan garrantzia handia baitu. Horregatik, abestiak eskolan lantzea ezinbestekoa da. Gainera, erritmo musikala harremanetan dago gizakiaren oinarrizko mugimen-abildadeekin (koordinazioa, oreka, gorputz-eskema, espazioaren eta denboraren egitura), hori dela eta,  aurretik aipatutakoa egiaztatzen da, hots, oso garrantzitsua dela musika.
    
Honetaz gainera, musikak hainbat helburu ditu, horien artean honakoak aurki ditzakegu:
· 
  • Fisiko, emozio eta buruko osasuna hobetzea.
  • Sentsibilitate artistikoa garatzea.
  • Sormena eta irudimena bultzatzea.
  • Kultur-ondoretasuna ezagutzea eta transmititzea.
  • Hizkuntz, espazio, matematika etab. garatzea.
  • Giza eta elkar laguntzeko gaitasunak lantzea.
  • Gozatu eta ongi pasatzea.
  • Musikari buruzko gaitasun bereziak ikastea: entzuketa, interpretazio, konposizio, zuzenketa eta analisia.

·
    Helburu hauek bete ahal izateko, haur kanta mota ezberdinak nabarmendu daitezke:
·       
  • Haur-hizkera: Kantatzean erritmoak, doinuak, intentsitateak, adierazpenak, eta abar aldatzen dituzte helduek, aurretik aipatutako elementuen moldaketak eginez.
  • Sehaska edo lo kantak: Lo arazoak konpontzeko egokiak dira kanta hauek, poliki abesten baitira.
  • Hitzezko kantak: Doinurik gabekoak eta erritmoa bereziki lantzekoak direnak.
  • Mimo-kantak: Hainbat modutan lantzen dira abesti hauek, keinuz laguntzekoak dira, umeak altzoan hartuta kantatzekoak, istorio edo ipuinak kontatzekoak, esku edo hatzak erabiltzekoak, gorputz atalak lantzekoak, eta abar.
  • Erritmo-kantak: Gorputz-perkusioz laguntzeko dira kanta hauek, txalotzekoak, bikoteka edo taldekakoak eta abar.
  • Mugimendu kantak: Adibidez, dantza egitekoak, dramatizatzekoak, korrokoak, ziburuetakoak, soka kantak, objektu ezberdinekin jolastekoak.
  • Helburu musikalekoak: Erritmo, bira melodiko edo musikaren elementu zehatz bat lantzekoak sartzen dira talde honetan.
  • Beste ikasgai batzuk lantzekoak: Esaterako, matematikak (zenbakiak ikasteko adibidez), hizkuntzak (hizki edo hitz berriak adibidez), giza zientziak (narrazioak, egutegia, eguneroko ekintzak etab), natur zientziak (giza-gorputza, animaliak, klima, …), heziketa fisikoa ( gorputz-atalak, gorputz ardatzak etab)…
  • Beste batzuk: Beste kulturetakoak (Asia, Afrika, Amerika, …), ahots anitzekoak, musika tresnez laguntzekoak, eta abar.
     Baina oso garrantzitsua da mota hauek ezberdintzeaz gainera, landutako abestiarekin zein gaitasun garatu nahi den jakitea eta horrekin batera, hori garatzen transmititzen jakitea. Horretarako, irakasleak ikasleei kantak ongi irakastea ezinbestekoa da, umeek gaitasun guztiak ongi barnera ditzaten. Hau aurrera eraman ahal izateko prozesu bat jarraitu beharra dago:
  1. Irakasleak abestu ( mimoz, erritmoz, mugimenduz, …).
  2. Testua landu (testuari buruz hitz egin, ulertzen ez diren hitzak azaldu, testua ondo ahoskatu, …).
  3. Abestiaren erritmoa landu (imitazioz, ahoz, gorputzarekin, …).
  4. Berriro irakasleak kantatu (doinura pasatzeko).
  5. Kantaren doinua landu (notekin, hitzarekin, imitazioak ,… baina kontuan izanda umea zein urratsetan aurkitzen den).
  6. Kantaren adierazpena landu (intentsitatea, abiadura, puntuazioa, izaera) .
  7. Abestiarekin egiteko ariketak zehaztu (mimoak, erritmoak, mugimenduak, …).
  8. Buruz ikasi (oroimena landu ahal izateko).
     Aztertutakoa lantzeko, abesti bat aztertuko dut:

URTE AROAK:

Udaberri
atzetik udara
udazkena
eta negua. 

     Abesti hau estruktura aldetik sinplea iruditu arren, mugimendu kanta eta beste ikasgai batzuk lantzeko kanta da. 
     Irakasleak ikasgelan kantu hau lantzeko, lehenengo abestu egingo die haurrei erritmoz eta mugimenduz, ikasleen interesa pizteko eta honela interesa izateko. Gero, testuak urtaroen inguruan hitz egiten duenez, horiek landu beharko ditu irakasleak, umeek jakin dezaten zeren inguruan den abestia. Jarraitzeko, kantua mugimenduz egingo denez, hau da, bi pauso eskuinera egitean hatzekin “krisk” egingo denez, irakasleak umeei erakutsiko die, abestia kantatzen duen bitartean. Honela, doinua ere landuko du eta honen ostean abestiaren intentsitatea, abiadura eta izaera landuko ditu irakasleak. Hau ikusitakoan, erritmoak, mugimenduak, … ikasteko gai izango dira umeak eta buruz ikasiko dute oroimena landuz.



lunes, 7 de mayo de 2012

Unitate didaktikoa eta gaitasunak

Web orrialde honetan, Power Point bat agertzen da non Haur Hezkuntzan lantzen edo / eta erabiltzen diren bi aspektu edo materialen deskribapena agertzen diren. Hau da, gaitasunen eta unitate didaktikoen oinarrizko hainbat ezaugarri agertzen dira bertan.
Bestalde, aipatu beharra dago, Power Point hau oso era teorikoan elaboratuta dagoela eta aspektu askotan baliteke guztiz osatua ez egotea. Hala ere, ematen den informazioa baloratu behar badugu, esan behar dago, modu argi eta zehatzean ematen dela, beraz, gaiari zerbait dakien edozein pertsona uler dezake testu hau.
Bukatzeko, beharrezkoa da aipatzea, Web orrialde honetako informazioa ez dela haurrentzako baliagarria, irakasleentzako baizik. Hau da, zer-nolako helburu, eduki, metodologia eta ezaugarriak izan beharko lituzketen aurretik aipatutako bi aspektuak; hau da, gaitasunak eta unitate didaktikoak.

Umearen jolas sinbolikoaren garapena

Web gune honetako artikulu honek umearen jolas sinbolikoaren garapenaren inguruan hitz egiten digu. Nahiz eta erderaz idatzita egon, nahiko interesgarria iruditu zait. Konstruktibismoa lantzean ikusi dugunez, gelan txokoak antolatzea umeen garapenerako baita haien autonomia garatzeko ere oso garrantzitsua da. Gainera, artikulu honetan, jolas sinbolikoaren ezaugarriak azaltzen dira etapaz etapa, haurraren garapenarekin batera, haien jolasean ematen diren aldaketak aipatuz. Horretaz aparte, jolasean eragiten duten faktoreei buruzko informazioa ere ematen digu. Hala nola, sozializazio prozesuak jolasean dituen ondorioak eta sinbolismoa gero eta errealitateari gehiago hurbiltzearen eragina.
Lehenengoa, umea bere ni-tik kanpo dauden pertsonaz ohartzen denean ematen da. Honek, haurraren jolasean, indibiduo bat baino gehiago egotea eragiten du. Gainera, rolak hartzen hasten dira umeak, jolas sinbolikoa bakarkakoa izatetik taldekoa izatera pasatu arte.
Bigarrena, aldiz, umearen errealitatearekiko interesaren handitzearen ondorio da. Horregatik, jolasean erabilitako sinboloak gero eta errealagoak dira.

domingo, 29 de abril de 2012

jolasak

Irakasle izateko oso garrantzitsua eta baliozkoa iruditzen zait jolas ondo ezagutzea, baita beraien ezaugarriak ere. Jolas ezberdinak jakin behar dira umeak ez aspertzeko eta ikasteko baliabide oso egokia delako.Hori dela eta jolasa zer den, nolakoa izan behar den eta dauden jolas motak azalduko ditut:
jolasa, atsegina den aktibitatea da, ez ditu sekula derrigortasunik edukiko eta portaera soziala lantzen da. Gainera, zenbait gaitasun landu daitezke, esaterako, intelektuala, afektiboa, motorea...

Jolasaren ezaugarriak ondorengoak dira:
- atsegina izango da
- espontaneoa
- librea
- nahi delako egingo da
- arautua
- errealitaterarekin banandua
- ez ditu ondasun osagarriak sortzen
- helburu bat du


Jolasak leku ezberdinetan egin daitezke, bai barruan baita kanpoan ere. Banakakoa, binakakoa edo taldekakoa izan daiteke.

Jolas motak:
- ezagutzekoak eta aurkeztekoak
- adimenerako jolasak
- zorikoak (azar)
- ariketa fisikoa egiteko
- sinbolikoa
- gezurrezkoa (de pega)    
- dramatikoak, antzeztekoa, mozorrotuta...
- arautua
- eraikitzekoa
- konpetentziakoak
- mahai jolasak (taularekin)
- bilararakoak, festatakoak
- azkartasun, argitasunekoak, trebetasunekoak
- abestutakoak


Bukatzeko jolas bat prestatzeko jarraitu beharreko jarraibideak aztertuko ditut:
1. izena jarri
2. helburua erabaki
3. zer egingo den argi eduki eta apuntatu
4. materiala erabaki
5. non egingo den erabaki
6. zenbat pertsonentzako izango den
7. jolas mota erabaki
8. umeen adina
9. jolasa egin ondoren hobekuntza plana egin, zer edo zer aldatuko den... hau egiteko jolasa egitean umeengan adi egon behar da, haien erreakzioak ikusteko ...

sábado, 28 de abril de 2012

Autonomia lantzeko jarduera.


     Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Haur Hezkuntzako Curriculumeko eremuetako bat autonomia da. Horregatik txikitatik autonomia lantzea oso garrantzitsua dela argi dago, nahiz eta esan beharra dagoen, bizitza guztian landu eta garatu daiteken kontzeptu bat dela.

     Web orrialde hau bisita daiteke, 2.orrialdean 0-5 urte bitartean haurrek zein autonomia gaitasun gara dezaketen jartzen baitu. Bertan, haurtzaroko etapa ezberdinetako garapenak aipatzen dira, autonomiaren ikuspegitik, eta honela, gurasoek zein irakasleek umeek jasan dezaketen autonomiaren garapena aztertu dezakete, nahiz eta kontuan izan beharrekoa den, kasu guztietan ez dela horrela izango.

     Ikasle guztien artean mural bat egin behar dute, bakoitzak bere gustuko gauzak marraztuz edo margotuz. Horretarako, irakasleak apal  baten material ezberdinak ( haginak garbitzeko zepiloa, tenperak, arkatzak, margoak, …)  jarriko ditu, marrazkiak edo eskulturak egin ahal izateko. Gero, erakusketa bat egingo dute gurasoek ikusteko egin duten lan guztia. 




Eskuragarri izango dituzten material edo baliabideak:
  • ·         Esponjak
  • ·         Haginak garbitzeko zepiloak
  • ·         Kortxoak
  • ·         Arkatzak
  • ·         Ikatza
  • ·         Tenperak
  • ·         Margoak
  • ·         Plastilina
  • ·         Disekatutako loreak
  • ·        


Honakoak dira jardueraren helburuak:
  • ·         Bakoitzaren emozioak, lehentasunak eta sentimenduak agertuko dira, bakoitzak gustuko “zerbait” egiten baitu.
  • ·         Lorpenekin pozik egotea garrantzitsua da, eta bakoitzaren gustuak azaltzen direnez, alai daudela nabarituko da.
  • ·         Errespetuz jokatzea nahitaezkoa izango da jarduera honetan, mural bakar batean guztion gustuak azalduko baitira eta horregatik , laguntza eta elkarlana derrigorrez landuko delakoan nago.

Edukiak aldiz:
  • ·         Sentimenduak, emozioak, lehentasunak eta norberaren eta besteen interesak adierazi, identifikatu eta arautu behar dituzte, hots, enpatia-jarrera garatu behar dute.
  • ·         Objektuaren, bestearen, ekintzaren, egoeraren eta espazioaren ezaugarrietara egokitzen hasi behar dute, mural bakarrean guztiek zerbait egin behar baitute.
  • ·         Norberaren mugimendu-aukeretan gero eta konfiantza handiagoa izaten hasiko dira. Ekimena izatea jakin-min trebetasun berriak ikasteko orduan.
  • ·         Helduen laguntzarekin eginkizunak gauzatzeko  interesa izatea (materiala eta baliabideak jasotzeko, lan egiten bukatzean eskuak garbitzea, …).
  • ·         Ongizate pertsonalari loturiko oinarrizko ohitura osasungarriak bermatuko dituzte, aurreko edukiarekin lotuta.
  • ·         Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea garrantzitsua izango da aurkeztu beharreko murala gogotsu egiteko, nahiz eta  laguntzarekin eginkizunak gauzatzea posible izango den.
  • ·         Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatzea eta adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea, gerora irudikatzeko.
  • ·         Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan: eta parte-hartzea eta ahalegina egitea.
  • ·         Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortzea eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartzea.
  • ·         Laguntza behar duten egoeretan laguntza eskatzea eta onartzea bai helduei baita ikaskideei ere eta honela, besteak laguntzeko jarrerari garrantzia ematea.
  • ·         Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkarlanean aritzea eta horretan laguntzea.

Ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak:
  • ·         Pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzeko gai izatea (sentimenduak, gustuak, …).
  • ·         Manipulazio trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan konfiantza izanda.
  • ·         Murala egitean parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz.
  • ·         Jolasetan edo horma irudia egitean modu aktiboan parte hartzen duen.
  • ·         Laguntzeko eta elkarlanerako jarrerarik duen.
  • ·         Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen dituen eta gero eta hobeto bereizten dituen.
  • ·         Gero eta autonomia handiagoa duen osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan (higienea bereziki).
  • ·         Material eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen dituen.
  • ·         Taldeko jardueretan laguntzen duen.


     Jarduera hau egin ostean, autonomia garatzen hasiko direlakoan nago. Honekin batera,  sormena eta lankidetza  zuzen-zuzenean landuko dituzte, aurretik aipatutako gauzen artean. Beraz, ikasteko lan entretenigarria  iruditzen zait jarduera sinple hau.

     Bukatzeko, aipatzekoa iruditzen zait, txikitxoei asko gustatzen zaiela egiten dituzten lanak gurasoei erakustea. Honela, umeek lanari gogotsu ekingo diotela argi dago, emaitza polita etxekoei erakutsi ahal izateko.  



viernes, 27 de abril de 2012

Elkarrizketen mapa kontzeptuala


Bi Haur eskola desberdinetako bi irakasleekin elkarrizketatu ondoren atera ditugun jakintzen inguruko eskema egin dugu. Bi atal nagusi bereizi ditugu, gure iritzia eta ikasitakoaren ezaugarriak. Ikasitakoaren barruan atal ezberdinak ikusi ditugu: irakaskuntza, metodologia, ikaskuntza, txokoak, curriculuma, antolaketa eta egokitzapena. Hauetan espezifikatuz motak, ezberdintasunak…


martes, 24 de abril de 2012

Espazioaren antolaketa konstruktibismoan.



Konstruktibismoa landu dugu eremu desberdinak aztertuz, esaterako, oinarri teorikoak, ikaslearen papera, irakaslearena, metodologia, jarduerak eta ebaluazioa. Guk aztertu duguna metodologia barruan kokatu dugu, ikasgelaren antolaketa izan da. Jarraian honen inguruko eskema azaltzen da.


Glogster-a ikusteko sakatu hemen.

domingo, 22 de abril de 2012

Estimulazio goiztiarra eta lau hankatan ibiltzearen garrantzia

Honako blog honetan umeen garapen eta estimulazioari buruzko zenbait artikulu daude. Nahiz eta web gunea interesgarria iruditu, gehien harritu nauena hasierako horrialdean dauden lehenengo artikuluak izan dira.
Izan ere, lehenengo artikulua estimulazio goiztiarraren inguruan hitz egiten du. Bertan, hain zuzen ere, Emmi Pikler-erk esaten duen berdina defendatzen da, hau da, umea ez dela mugimendu bat egitera bortxatua izan behar, kalte baino onura gehiago ematen dizkiolako. Artikulu horretan agertzen den adibidea umea bera eseri baino lehen esertzearena da.
Bigarren artikuluan, aldiz, lau hankatan ibiltzearen garrantzia azaltzen da. Izan ere, umeak lau hankatan ibiltzen ari diren bitartean, zenbait gauza garatzen ari dira. Esaterako, begi eta esku arteko koordinazioa, hitz egitea, garun-garapena... Oso garrantzitsua da umea lau hankatan ibiltzen ustea, bere garapenerako beharrezkoak diren zenbait prozesu gertatzen direlako. Gainera, artikulu honetan esaten dena aurreko artikuluarekin zerikusia dauka, izan ere, bietan umearen mugimendu libreak sustatzen dira eta hauek gertatzeko umeari baliabideak eman behar zaizkiola defendatzen dute.

Haur Hezkuntzarako materialak

Jarraian azalduko dudan Web orrialde honetan, nahiz eta gazteleraz agertu, irakasleentzako oso interesgarriak diren jarduerak agertzen dira. Bestalde, Haur Hezkuntzako gaia denez guri gehien interesatzen zaiguna, soilik hori aztertzeari ekin diot.
Bertan, hainbat link agertzen dira non haurrei kontzeptu eta gai ezberdin eta interesgarriak irakasteko balio duten. Ez hori bakarrik, jolas diferentzeak ere agertzen dira, lehen esan bezala, gai interesgarri horiek beste modu dinamikoago batetan lantzeko asmoz. Hortaz, irakasleek, betiko kontzeptuak beste modu batzuetan lantzeko aukera ere badute.
Amaitzeko, nahiz eta bertan link ezberdin asko egon, nire ustez, interesgarriena lehenengoa da. Izan ere, bertan, jolas mota asko agertzen dira, gai ezberdin askori buruzkoak non kontzeptu asko lantzen diren.

martes, 3 de abril de 2012

Ligatzeko Gaitasuna

Ligatzeko Gaitasunaren Definizioa:

Ondo tratatzea aurrean duzun pertsona eta berarengan atentzioa jartzea, berarengandik interesa duzula erakusteko.


Adierazleak:
  • Gorputz hizkuntza: begirada, irribarrea, goxotasuna
  • Hitz egitea: ahots tonua, laudorioak esan, lasaitasunez mintzatzea
  • Jarrera: lotsa (gustuko pertsona ikusterakoan), urduritasuna
  • Laztanak: laztanak egitea eta besteak erantzutea
  • Entzutea: entzuten jakitea, hizlariak egindako galderei erantzutea
Laztanen errubrika:

    Ligatzeko gaitasuna ona:
  • Adeitasunez laztanak egitea
  • Konplizitatea adierazteko ematea
  • Besteak egindako laztanei erantzutea
  • Laztanak emateko lekua kontutan izan behar da, bestea ez ikaratzeko

    Ligatzeko gaitasun txarra:
  • Gehiegizko laztanak ematea
  • Adeitasun gabe laztanak egitea
  • Besteak egindako laztanak ez erantzutea
  • Laztanak ematean beste pertsona ikaratzea, emandako lekua aproposa ez delako
    Ligatzeko gaitasun nahikoa:
  • Besteak egindako laztanei zenbaitetan erantzutea
  • Laztanak emandako lekua oso aproposa ez izatea

martes, 27 de marzo de 2012

Umeekin lantzeko jarduera ezberdinak.

        Oso interesgarria iruditu zait web gune hau, bertan dibertitzeaz gainera asko ikas dezaketelako umeek. Curriculum ezkutua oso nabaria da jarduera guztietan zehar,eta hau irakasleentzat aproposa delakoan nago, askotan ez baitakigu  zein arlo landu adin txiki hauetan,  horregatik irakasleentzat aproposa iruditzen zait aipatutako web gunea, bertan ipuinak baitaude, baita jokoak, kantak eta guneak ere. Honela umeak entretenituta eta motibatuta egoteaz gainera, asko ikasten dute, era askotako gauzak lantzen baitira.
      Esaterako, ipuinen artean (Tigrea eta bere bi kumeak, Katuen txilina, Bi lagun, Otsoaren ogia, …) animalien kontakizunak nagusitu arren beste zenbait istorio ere badaude izaki horiekin zerikusia ez dutenak (Zuhaitz tristea, Nire ama gaixorik dago, Izarrak eta Liraili printzesa, …). Aipatzekoa da ere, adibidez animalien ipuinetan ez dela lantzen animalia hori bakarrik, hau da, “Otsoaren ogia” kontuan esaterako, ogia egiteko jarraitu beharreko zenbait prozedura azaltzen ditu, eta hori interesgarria bilakatu daiteke burutzea haur batentzat. Beraz, ogiaren inguruan hitz egiteko sarrera aproposa iruditzen zait istorio hori.
      Jokoekin jarraituz (figuren bikotea, azkonak jaurtitzen, pilota ezkutua, bateria jotzen eta adreiluen jokuan),  hainbat abilezia lantzen direla argi dago, hala nola; memoria, sormena, kontzentrazioa, …  Gainera, umeek ondo pasatzen dute, aurretik aipatutako curriculum ezkutua landuz, hots, ikasleengan eragin handia duen eta curriculum ofizialak biltzen ez dituen eduki eta usteak lantzen dituena. Ala ere, esan beharra dago, ipuinekin zein kantekin konparatuz ez daudela horrenbeste jolas-jarduera.
      Kantei ekinez, interesgarria da abestien doinuak entzutea eta eskuragarri izatea. Sarri letra gabeko abestiak aurkitu nahian baikabiltza umeek bakarrik kantatzeko, eta ohiko orrialdetan abeslari baten ahotsa ageria da. Baina, aproposa irudituko litzaidake, alboan edo nahi den tokian abestia osorik egotea, hau da, letra eta guzti. Hala eta ere, ezin da alde batera utzi zerrenda oso osatua eta sakona dela, hainbat kantu baitaude.
      Azkenik guneak daude aipatzeko, honetan ez dut sakontasun handirik ikusi,  hainbat tokitan klik egin arren ez baitu aurkitzen iragarritako web gunea. Dena den, bertan aipatutako zerbaiten inguruan interesa izanez gero, sarean bilatzeko aukera ere badagoez eta lantzen nabilen web honetan zenbait “pista” ematen dituenez, sareko web horiek aurkitzeko zailtasunak murrizten ditu, beste era batera esanda, abantailak ematen dizkizu azaldutako orrialdeetan “badakizulako” zer aurkituko duzun. Hala ere, esan beharra dago zenbait kasutan esteka ondo dagoela eta aipatutako tokira bidaltzen zaituela.
     Hau guztia esateaz gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, aipatutako web gunean guztia euskaraz dagoela, eta kontuan izanda interneteko orrialde gehienak gazteleraz daudela, euskara lantzea eta euskaraz ikastea nahi duten umeentzat ezin aukera hobeagoa dela web gune hau.

ume eta irakasleentzako ikasteko balibideen orrialdea

Orrialde honetan, irakasle bezala klasean aurrekin ariketak etbar, egiteko baliabide asko daude. Ikasgai eta adin ezberdinak daude, aplikaziom ordoa, umeentzako eskulanak, hiztegia... gai guztietako aukerak. irakalseentzako baliabide egokia da umeek ikasi eta dibertitzeko ordenagailua eta internet erabiltzen ikasten duten bitartean, teknologia berrien asuntua dela eta. Oso kompletua dela iruditu zait, bai eskolan eta etxean erabiltzeko orrialdea delako. Gainera ez da bakarrik haur hezkuntzako umeentzako, lehen hezkuntzakoentzako ere bada. Irakasleentzako baliabide oso garrantzitsua da nire ustez.

viernes, 23 de marzo de 2012

POR LOS PROYECTOS INTERDISCIPLINARIOS COMPETENCIALES

Testu hau irakurri ondoren ondorioztatu duguna hurrengoa izan da.
  • *       Diziplina arteko proiektu bat egitea beharrezkoa da.
  • *     Garrantzitsua da demokrazia, akzioa inguruan, pedagogia arazo egoeran parte hartzea, ebaluazio dinamikoa eta jarraia; bakoitzak identitatea ondo ulertzeko eta pertsona konpetentea izateko.
  • *     Konpetentea: Mundu grekoan, Brezincak (Smith, 1996) esaten zuen bezala, “pertsonaren izaeraren kualitatea da, non bere komunitatearentzako baliozkoa den. Ez da gaitasun bat, bertute bat baizik. Askotan, gaitasun moduan hartzen da, betebehar espezifikoak egiteko eta bere kualitate sozial, moral eta intelektuala galtzen da.
  • *     Konpetentzien curriculuma egiteko, argi eduki behar da hezteko helburu garrantzitsuena pertsona eta gizartea hobetzea dela. Morinek (1990) dioen bezala: komunikazioak bakarrik ez du ulertaraztea ekartzen, garrantzitsua da, baina ez nahikoa. Ulertzeko enpatia, identifikazioa eta proiektu prozesu bat behar da. Honek, zabaltzea, sinpatia eta eskuzabaltasuna bultzatzen du.
  • *      Diziplina arteko proiektu egoki eta oso batean, baloreetan lan egiten da, honetarako lana eta ikasketak baliatuz.
  • *     Proiektu hauek, eboluzionatu behar dute, gaur egungo demanda pedagogikoetara egokitzeko eta honek estrategia didaktiko berriak pentsatzera eramaten gaitu. Bosch (2009), “irakasleak, ikasleak jakintsu bihurtzeko, eta zenbait diziplinatan laguntzeko, zentzu egokian mugitu beharko ginateke”.
  • * Ezagutzak bakarrik, gutxi balio du, beharrezkoa da kritikotasuna eta bakoitzaren konstruktibotasunarekin batzea. Gainera, beharrezkoa da ezagutza etikoa eta praktikoa bateratzea, honela ikasleak garapen pertsonal, sozial eta profesional egoki eta erreala edukitzeko.


 Honekin guztiarekin ados gaude, zentzuzkoa iruditzen baitzaigu ikasleei transmititu behar zaien guztia. Beti betetzeko gertakizunak direlako.

jueves, 22 de marzo de 2012

Gaitasunak Haur Hezkuntzan

Web orrialde honetan Cadizeko haur eskola batean egindako gaitasunei buruzko formazio proiektu bati buruzko liburuxka agertzen da. Bertan, gaitasunei buruz hitz egiten digu, ondoren banan-banan horiei buruzko azalpen bat agertzen da. Gero, hauek eskolan nola landu aztertzen dute ondorio batzuekin amaitzeko.
Interesgarria iruditu zaigu, nahiz eta gazteleraz egon, lagungarria izango zaigulakoan irakasle lanetan ibiltzen garenean gaitasunak nola landu ulertzeko, baita, orain, gaitasunei buruzko zalantzak argitzeko ere. Izan ere, proiektu hau eskola batean garatu zen eta liburuxka honetan ondorioak eta emaitzak agertzen zaizkigu.

miércoles, 14 de marzo de 2012

Umeen elikadura eta nutrizioa

Orrialde honetan agertzen den gogoeta umeen elikadura eta nutrizioari buruzkoa da. Gosea pasatzearen ondorio kaltegarri bezala ikusten du, egileak, gaur egungo obesitate eta janariarekin obsiosioa. Gaizki elikatzearen ondorioz gertatutako zenbait gaixotasun aipatzen ditu, baita hauen kaltea umeengan. Azken finean gaur egungo elikatzeko ohitua txarrari buruzko kritika justifikatu da. Bai guraso bai irakasle-hezitzaile guztiek irakurri beharreko testua dela iruditzen zait, guztiok jakin behar dugulako zenbat kalte sortzen dituen gaizki-elikatze honek.

martes, 13 de marzo de 2012

Gaixotasun arraroak umeengan.

Erakargarria iruditzen zait gaixotasun arraroei buruzko orrialde hau, gaitz batzuen sintomak eta informazioa azaltzen baitira bertan, nahiz eta aitortu beharra dagoen gaiak sakonki lantzen ez direla. Ala ere, gaixotasun horien gainean zenbait kontzeptu identifikatzeko interesgarria iruditu zait. Askotan gurasoak umeen gainean egon arren ez dira konturatzen umeek arazo batzuk dituztela, horregatik, irakasle izango garenean zerbait arraroa sumatuko bagenu hainbat gauza aztertzea oso garrantzitsua izango litzateke, horien artean umeek izan ditzaketen gaixotasunak.  Gainera kontziente izan behar gara beti gauzak ez direla zertan ohikoak izan behar, hau da, beti ez direla gaixotasun tipikoak agertu behar, baizik eta bereziak ager daitezkela. Horregatik kontziente izan behar gara edozein motako pertsonak izan ditzakegula hezteko orduan, gaixotasunekin, gaixotasun gabeak, kultura ezberdinetakoak, … Gaitz arraroen gaia berreskuratuz, horien adibidetako batzuk aipatutako orrialdean agertzen dira. Esaterako:
  • ·         Síndrome X-frágil.
  • ·         Síndrome de Moebius.
  • ·         Esclerosis Lateral Amiotrófica.
  • ·         Síndrome de Prader Willi.
  • ·         La púrpura de Schönlein-Henoch.
  • ·         Progeria de Hutchinson-Gilford.
  • ·         Síndrome de Marfan.
  • ·         Insensibilidad Congénita al Dolor.
  • ·         Síndrome de Gilles de la Tourette.

domingo, 11 de marzo de 2012

ume txikientzako web gune bat

Web gune honetan umeentzako jokuak, ipuinak, abestiak... daude. Nahiz eta bertan dauden jokoak eta margotzeko marrazkiak gaur egun dauden marrazki bizidunei buruzkoak izan, ipuinak eta abestiak disney faktoriarenak dira gehienak edota bestela klasikoak deritzogun horiek agertzen dira. Gainera, umeentzat web gune honetatik ibiltzea oso zaila da gurasoen laguntzarik ez badute, askotan ariketen eta aktibitateen linkak iragarkien linkekin nahasten direlako. Hala ere, umeentzat interesgarria litzateke, hori bai, gurasoen laguntzarekin jolasten badira.

sábado, 10 de marzo de 2012

Hezkuntza sistemaren paradigma

Honako bidio honetan, gaur egun hezkuntza sistemak jasaten dituen aldaketak aztertzen ditu, baita aldaketa horiek izaten dituzten ondorioak ere. Gehienbat, hezkuntza publikoan oinarritzen den kritika bat dela esan dezakegu. Bertan, eskolaren printzipioak, historia eta ideiak azaltzen dira.

viernes, 2 de marzo de 2012

Bigarren mailako eraginak. Taldeko hausnarketa

Bigarren mailako eraginak

Hasteko esan beharra dago, ohitura dela eta, bigarren mailako eraginak txartzat hartzen ditugula, horrela ez izan arren. Kaltegarria da, esaterako, irakasleen jarrera zorrotzaren  ondorioz ematen den ikasleen motibazioa eza. Berriz, onuragarriak ere izan litezke, adibidez, presioa dela eta ikasleek beraien artean sortzen dituzten erlazioak, batak besteei laguntza eskainiz eta elkarren artean babestuz.

Eragin txar hauek gertatzearen pisuzko arrazoi bat, irakasleek duten prestakuntzan dator, hau da, lizentziatura ikasi duen irakasle batek, irakasgaia ematen badaki, askotan ordea, ez dakite irakasle izaten, ikasleei laguntzen, materia ematea ez delako lan bakarra.

Gaur egungo gazteen motibazio ezaren ondorioz, azterketa garaian bakarrik ikasten dute, nota onak lortzeko. Era berean, garrantzia ematen zaio titulu unibertsitarioak izateari, jakintza desberdinak bereganatzeari baino. Honekin batera esan dezakegu, ikasleak emaitzetan zentratuak daudela, gaur egungo hezkuntzak dirudienez horri bakarrik ematen diolako garrantzia eta askotan balore garrantzitsuagoak alde batera uzten dira. Esate baterako, balore moralak, afektiboak… Horregatik gure hezkuntza sisteman aldaketa oso bat ematea beharrezkoa da.


martes, 28 de febrero de 2012

Igeriketa umeentzako

Hementxe duzue ume txikien igeriketari buruzko bideo bat. Bertan umeen garapen psikomotorraren garrantzia adierazten da baita gurasoen iritziak ere.


Aldizkari interesgarria

Aldizkari honetan, umeen inguruko atal bat dago, non zenbait artikulu, datu... agertzen diren. Umeei buruzko atala soilik ikusteko, klikatu hemen. Bertan, zenbait azpiatal daude: haurdunaldiari buruz, ume jaio berriei buruz eta 4 urtetik gorako umeei buruz. Atal bakoitzean, datu eta duda orokorrei buruzko erantzunak daude.

Umeei buruzko gida

Orrialde honetan, umeei buruzko hainbat artikulu eta ekarpen aurkitu daitezke. Interesgarria iruditzen zaigu, batez ere, lehengo aldiz ama-aita izango direnentzako, baita haur hezkuntzako irakasle izango garenentzako ere. Ume itsuei buruzko interesa dutenentzako artikulu hau oso interesgarria da, datu interesgarriak agertzen direlako (itsu izatearen zergatia, garapenaren ezaugarriak...).

martes, 21 de febrero de 2012

Umeak eta teknologia berriak

Gaur egun teknologiaren inposaketa oso handia da. Umeak geroz eta lehenago hasten dira ordenagailua zein mugikorra erabiltzen eta teknologiekiko menpekotasuna garatzen dute. Aipatu beharra dago neurri batean teknologiaren erabilera ona izan daitekeela umeen garapenerako, izan ere, gure gizartean oso hedatua dagoen baliabidea da. Gainera, teknologia berriak zenbaitetan umeentzako onuragarriak izan daitezke. Izan ere, web gune honetan joku ezberdinak aurki ditzakegu umeak jolasten diren bitartean ikas dezaten. Web gune hau, adin desberdinetarako ume zein gazteentzako zuzenduta dago eta zenbait aktibitate eta joku daude bertan, esaterako, koloreak zein elementu kimikoak ikas ditzaten.