Oso interesgarria iruditu zait web gune hau, bertan dibertitzeaz gainera asko ikas dezaketelako umeek. Curriculum ezkutua oso nabaria da jarduera guztietan zehar,eta hau irakasleentzat aproposa delakoan nago, askotan ez baitakigu zein arlo landu adin txiki hauetan, horregatik irakasleentzat aproposa iruditzen zait aipatutako web gunea, bertan ipuinak baitaude, baita jokoak, kantak eta guneak ere. Honela umeak entretenituta eta motibatuta egoteaz gainera, asko ikasten dute, era askotako gauzak lantzen baitira.
Esaterako, ipuinen artean (Tigrea eta bere bi kumeak, Katuen txilina, Bi lagun, Otsoaren ogia, …) animalien kontakizunak nagusitu arren beste zenbait istorio ere badaude izaki horiekin zerikusia ez dutenak (Zuhaitz tristea, Nire ama gaixorik dago, Izarrak eta Liraili printzesa, …). Aipatzekoa da ere, adibidez animalien ipuinetan ez dela lantzen animalia hori bakarrik, hau da, “Otsoaren ogia” kontuan esaterako, ogia egiteko jarraitu beharreko zenbait prozedura azaltzen ditu, eta hori interesgarria bilakatu daiteke burutzea haur batentzat. Beraz, ogiaren inguruan hitz egiteko sarrera aproposa iruditzen zait istorio hori.
Jokoekin jarraituz (figuren bikotea, azkonak jaurtitzen, pilota ezkutua, bateria jotzen eta adreiluen jokuan), hainbat abilezia lantzen direla argi dago, hala nola; memoria, sormena, kontzentrazioa, … Gainera, umeek ondo pasatzen dute, aurretik aipatutako curriculum ezkutua landuz, hots, ikasleengan eragin handia duen eta curriculum ofizialak biltzen ez dituen eduki eta usteak lantzen dituena. Ala ere, esan beharra dago, ipuinekin zein kantekin konparatuz ez daudela horrenbeste jolas-jarduera.
Kantei ekinez, interesgarria da abestien doinuak entzutea eta eskuragarri izatea. Sarri letra gabeko abestiak aurkitu nahian baikabiltza umeek bakarrik kantatzeko, eta ohiko orrialdetan abeslari baten ahotsa ageria da. Baina, aproposa irudituko litzaidake, alboan edo nahi den tokian abestia osorik egotea, hau da, letra eta guzti. Hala eta ere, ezin da alde batera utzi zerrenda oso osatua eta sakona dela, hainbat kantu baitaude.
Azkenik guneak daude aipatzeko, honetan ez dut sakontasun handirik ikusi, hainbat tokitan klik egin arren ez baitu aurkitzen iragarritako web gunea. Dena den, bertan aipatutako zerbaiten inguruan interesa izanez gero, sarean bilatzeko aukera ere badagoez eta lantzen nabilen web honetan zenbait “pista” ematen dituenez, sareko web horiek aurkitzeko zailtasunak murrizten ditu, beste era batera esanda, abantailak ematen dizkizu azaldutako orrialdeetan “badakizulako” zer aurkituko duzun. Hala ere, esan beharra dago zenbait kasutan esteka ondo dagoela eta aipatutako tokira bidaltzen zaituela.
Hau guztia esateaz gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea, aipatutako web gunean guztia euskaraz dagoela, eta kontuan izanda interneteko orrialde gehienak gazteleraz daudela, euskara lantzea eta euskaraz ikastea nahi duten umeentzat ezin aukera hobeagoa dela web gune hau.
* Zutabe bi ditu blogak, bakarrean utzi. (ikasgaiko blogean jarraibideak daude)
ResponderEliminarOraingoan gutxi idatzi duzula, behintzat, ezin dizut esan. Orain esandakoei helduko diegu gauza batzuk argitu eta zehaztu beharra dagoelako. Bide batez, aurreko batean esan nuen moduan, hobe zenuke zure intereseko jarduera zehatzen analisiari heltzea apur batean. Ideia batzuk argituko litzaizkizuke. Eb:
"Curriculum ezkutua oso nabaria da jarduera guztietan zehar" diozu, eta hori ezin daiteke izan egia. Jarduera guzti horiek web orri batekoak dira, nik neure etxean neure umeekin erabiltzen badut ez dago "ezkutuko curriculumik", curriculuma eskolakoa baita.
"askotan ez baitakigu zein arlo landu adin txiki hauetan" diozu. Ez da egia, zein arlo landu argi zehaztuta dago zuk ezer gutxi landu duzun dokumentu batean, curriculum diseinuan.
"Honela umeak entretenituta eta motibatuta egoteaz gainera, asko ikasten dute, era askotako gauzak lantzen baitira" diozu. Eskola-aparkalekuaren mamua sumatzen dut nik hor. Bestela ere, era askotako gauzak lantzeari dagokionean, hartu jarduera zehatza, begiratu zehazki zer lantzen den nola eta horrek zein toki izan dezakeen curriculum diseinuan.
Hemen argia ez banaiz, klasean ahalegindu galdetzen nondik jo.