martes, 28 de febrero de 2012

Igeriketa umeentzako

Hementxe duzue ume txikien igeriketari buruzko bideo bat. Bertan umeen garapen psikomotorraren garrantzia adierazten da baita gurasoen iritziak ere.


Aldizkari interesgarria

Aldizkari honetan, umeen inguruko atal bat dago, non zenbait artikulu, datu... agertzen diren. Umeei buruzko atala soilik ikusteko, klikatu hemen. Bertan, zenbait azpiatal daude: haurdunaldiari buruz, ume jaio berriei buruz eta 4 urtetik gorako umeei buruz. Atal bakoitzean, datu eta duda orokorrei buruzko erantzunak daude.

Umeei buruzko gida

Orrialde honetan, umeei buruzko hainbat artikulu eta ekarpen aurkitu daitezke. Interesgarria iruditzen zaigu, batez ere, lehengo aldiz ama-aita izango direnentzako, baita haur hezkuntzako irakasle izango garenentzako ere. Ume itsuei buruzko interesa dutenentzako artikulu hau oso interesgarria da, datu interesgarriak agertzen direlako (itsu izatearen zergatia, garapenaren ezaugarriak...).

martes, 21 de febrero de 2012

Umeak eta teknologia berriak

Gaur egun teknologiaren inposaketa oso handia da. Umeak geroz eta lehenago hasten dira ordenagailua zein mugikorra erabiltzen eta teknologiekiko menpekotasuna garatzen dute. Aipatu beharra dago neurri batean teknologiaren erabilera ona izan daitekeela umeen garapenerako, izan ere, gure gizartean oso hedatua dagoen baliabidea da. Gainera, teknologia berriak zenbaitetan umeentzako onuragarriak izan daitezke. Izan ere, web gune honetan joku ezberdinak aurki ditzakegu umeak jolasten diren bitartean ikas dezaten. Web gune hau, adin desberdinetarako ume zein gazteentzako zuzenduta dago eta zenbait aktibitate eta joku daude bertan, esaterako, koloreak zein elementu kimikoak ikas ditzaten.

martes, 14 de febrero de 2012

Umeentzako Antzerkia



Bideo hau haurrentzako antzerki bati buruzkoa da eta zuzendariaren komentarioak ageri dira. Oso interesgarria iruditu zaigu antzerkian irudimena eta gorputz hizkuntza lantzen direlako eta umeentzako baliagarria ikusten dugulako. izan ere, antzerkia umeak hezteko modu bat bezala ikusten dugu.


Dokumentu hau umeen jokoari buruzkoa da, haur hezkuntzan ezinbesteko baliabidea dena. interesgarria iruditu zaigu bertan jokuaren zenbait alderdi ezberdin azaltzen direlako.

Web gune hau interesgarria dela irudtu zaigu bertan umeek egiteko zenbait aktibitate, abesti eta joku ezberdinak agertzen direlako.


Argazki hau aukeratu dugu, izan ere, umeek esperimentazioaren bidez ikasi beharra daukate eta horretarako zikintzea ezinbestekoa dela uste dugu.