•SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
•ULERMENERANTZ
•ZER DA?
•Ikaste-irakaste
prozesua egituratzeko lan unitatea da. Ikasleak ikasten ikas dezan
helburu duena.
•Lan
unitate hori helburu jakin batzuk lortzera bideratuta dago eta horretarako
eduki eta jarduera anitzak hartzen ditu bere baitan.
•Lan
unitate osatua da (hasiera – bilakaera – bukaera) eta artikulatua (osagaien
arteko elkarreragina).
•Irizpideak:
–SDaren
esanguratsutasuna
–Ezagutzen arteko elkarlotura sustatzeko gaitasuna (ezagutza diziplinarrak zein metadiziplinarrak)
– Ikasleak SDaren garapenean aktiboki inplikatzeko
gaitasuna.
•OSAGAIAK
•HELBURUAK
•EDUKIAK
•FASEAK
•ELKARREKINTZAK/TALDEKATZEA
•BALIABIDEAK
•DENBORALIZAZIOA
•EBALUAZIOA
HELBURUAK
Zer dira helburuak?
Ikaste-irakaste prozesuaren
amaieran
ikasleengandik espero duguna
zer den
zehazten dute (gaitasunak –zer egiteko gai
den).
Helburuek adierazten digute
ikaslearen gaitasuna(k)
baloratzeko irizpideak.
Helburuen araberakoa izango
da:
•Irakasle-ikasle
arteko komunikazioa eta elkarrekintza.
•Metodologia
•Ebaluaketaren
nolakotasuna
•EDUKIAK
•Zer dira edukiak?
•Irakaste-ikaste prozesuan zehar gaitasunak garatzeko
bitartekoak /baliabideak dira.
•Irakaskuntza/ikaskuntza
prozesua planifikatzeko tresna:
–Testuinguru batean kokatuta
–Definitutako helburuak lortzeko baliagarriak
–Metodologia egokiaren hautaketa bideratzen dute
–Ikaste emaitzen ebaluaketarako baliagarriak
3 eduki
mota:
Modu desberdinetan lantzen
dira, ikaslearen aldetik ahalegin kognitibo desberdina eskatzen baitute;
ondorioz, irakaslearen laguntza ere
desberdina.
1.-Kontzeptuzkoak (gertaerak / kontzeptuak-printzipioak)
•Zer dakigun.
•Ikasten
dira ulertuz eta erabiliz, era progresiboan.
2.-Prozedurazkoak
•Egiten dakiguna,
helburu bat lortzeko ekintza multzo bateratua.
•Barneratze
prozesua konplexuagoa da, horretarako:
–Eredu onak
–Jarduerak behar bestetan egitea
–Jarduerak testuinguru desberdinetan egitea
–Egindakoari buruz hausnartzea
–Progresiboki laguntza gutxitzen joatea
3.-Jarrerazkoak
•Izan.
•Konplexuak.
Barneratzeko bizi egin behar dira ezinbestean; ondorioz, giroaaren
garrantzia eta irakaslearen eredu ona.
–Baloreak (jokabidearen inguruan judizioak egiteko
printzipioak: solidaritatea, errespetua, askatasuna, ardura…)
–Jarrerak (era konkretu batean jokatzeko tendentzia:
taldekideekin lankidetzan jardun, ingurunea zaindu, eskolako jardueretan parte hartu…)
–Arauak (talde sozial baten barne elkarbizitzeko patroiak-jarraibideak)
•FASEAK
•Ikaste-irakaste
prozesua garatzeko ekintza desberdinak proposatzen dira: jarduerak.
•SDan
4 fasetan biltzen dira, helburuaren arabera:
–
ØSARRERA FASEA: Unitatean garatu behar diren
helburuak aurkezteko, motibazioa pizteko, aurrezagutzak kanporatzeko… egiten diren aktibitateak.
Helburuak:
ØUnitatearen azken xedearen inguruan
motibazioa piztea
ØAurrezagutzak: dakitena, egiten
dakitena, ez dakitena
ØLanduko dituzten edukiak beste
gaiekin erlazionatzea
ØGalderak sortzea
ØSekuentzian zehar erabiliko dituzten
lan egiteko erak zehaztea
ØGARAPEN FASEA:Unitatean programatutako helburu eta
edukiak lantzeko ekintzak: ereduak aztertu, esperimentatu, behatu, informazioa aurkitu…
Ø Helburuak:
ØKontzeptuak, prozedurak eta jarrerak
garatzea
ØEdukiak finkatzea
ØHAUSNARKETA FASEA: Ikasitakoa egituratzeko eta
barneratzeko egiten diren ekintzak
Helburuak:
ØEdukiak egituratzea
ØEzagutzen arteko loturak egitea
Ikasitakoa kontrolatzea
ØEKOIZPEN/ERABILERA
FASEA: Ikasitakoa aplikatzeko
ekintzak
Helburuak
ØIkasitakoa erabiltzen jakitea:
Txosten bat egitea Aurkezpen bat
prestatzea Maketa bat egitea …





