Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen Haur
Hezkuntzako Curriculumeko eremuetako bat autonomia da. Horregatik txikitatik
autonomia lantzea oso garrantzitsua dela argi dago, nahiz eta esan
beharra dagoen, bizitza guztian landu eta garatu daiteken kontzeptu bat dela.
Web orrialde hau bisita daiteke, 2.orrialdean
0-5 urte bitartean haurrek zein autonomia gaitasun gara dezaketen jartzen baitu.
Bertan, haurtzaroko etapa ezberdinetako garapenak aipatzen dira, autonomiaren
ikuspegitik, eta honela, gurasoek zein irakasleek umeek jasan dezaketen autonomiaren
garapena aztertu dezakete, nahiz eta kontuan izan beharrekoa den, kasu
guztietan ez dela horrela izango.
Ikasle guztien artean mural bat egin behar
dute, bakoitzak bere gustuko gauzak marraztuz edo margotuz. Horretarako,
irakasleak apal baten material ezberdinak
( haginak garbitzeko zepiloa, tenperak, arkatzak, margoak, …) jarriko ditu, marrazkiak edo eskulturak egin
ahal izateko. Gero, erakusketa bat egingo dute gurasoek ikusteko egin duten lan
guztia.
Eskuragarri izango dituzten material edo baliabideak:
- · Esponjak
- · Haginak garbitzeko zepiloak
- · Kortxoak
- · Arkatzak
- · Ikatza
- · Tenperak
- · Margoak
- · Plastilina
- · Disekatutako loreak
- · …
Honakoak dira jardueraren helburuak:
- · Bakoitzaren emozioak, lehentasunak eta sentimenduak agertuko dira, bakoitzak gustuko “zerbait” egiten baitu.
- · Lorpenekin pozik egotea garrantzitsua da, eta bakoitzaren gustuak azaltzen direnez, alai daudela nabarituko da.
- · Errespetuz jokatzea nahitaezkoa izango da jarduera honetan, mural bakar batean guztion gustuak azalduko baitira eta horregatik , laguntza eta elkarlana derrigorrez landuko delakoan nago.
Edukiak aldiz:
- · Sentimenduak, emozioak, lehentasunak eta norberaren eta besteen interesak adierazi, identifikatu eta arautu behar dituzte, hots, enpatia-jarrera garatu behar dute.
- · Objektuaren, bestearen, ekintzaren, egoeraren eta espazioaren ezaugarrietara egokitzen hasi behar dute, mural bakarrean guztiek zerbait egin behar baitute.
- · Norberaren mugimendu-aukeretan gero eta konfiantza handiagoa izaten hasiko dira. Ekimena izatea jakin-min trebetasun berriak ikasteko orduan.
- · Helduen laguntzarekin eginkizunak gauzatzeko interesa izatea (materiala eta baliabideak jasotzeko, lan egiten bukatzean eskuak garbitzea, …).
- · Ongizate pertsonalari loturiko oinarrizko ohitura osasungarriak bermatuko dituzte, aurreko edukiarekin lotuta.
- · Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea garrantzitsua izango da aurkeztu beharreko murala gogotsu egiteko, nahiz eta laguntzarekin eginkizunak gauzatzea posible izango den.
- · Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatzea eta adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea, gerora irudikatzeko.
- · Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan: eta parte-hartzea eta ahalegina egitea.
- · Ondo egindako lanari garrantzia ematea, akatsak aitortzea eta ekintzak hobetzeko zuzenketak onartzea.
- · Laguntza behar duten egoeretan laguntza eskatzea eta onartzea bai helduei baita ikaskideei ere eta honela, besteak laguntzeko jarrerari garrantzia ematea.
- · Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkarlanean aritzea eta horretan laguntzea.
Ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak:
- · Pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzeko gai izatea (sentimenduak, gustuak, …).
- · Manipulazio trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan konfiantza izanda.
- · Murala egitean parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz.
- · Jolasetan edo horma irudia egitean modu aktiboan parte hartzen duen.
- · Laguntzeko eta elkarlanerako jarrerarik duen.
- · Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen dituen eta gero eta hobeto bereizten dituen.
- · Gero eta autonomia handiagoa duen osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan (higienea bereziki).
- · Material eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen dituen.
- · Taldeko jardueretan laguntzen duen.
Jarduera hau egin ostean, autonomia garatzen
hasiko direlakoan nago. Honekin batera, sormena
eta lankidetza zuzen-zuzenean landuko dituzte,
aurretik aipatutako gauzen artean. Beraz, ikasteko lan entretenigarria iruditzen zait jarduera sinple hau.
Bukatzeko, aipatzekoa iruditzen zait,
txikitxoei asko gustatzen zaiela egiten dituzten lanak gurasoei erakustea. Honela,
umeek lanari gogotsu ekingo diotela argi dago, emaitza polita etxekoei erakutsi
ahal izateko.


Lan hau UDan sartu nahi baduzue aurrez-aurre ikusi behar dugu, ahaleginez paper eta boligrafoarekin. Bestela balitz: egin beharreko bidean aurrerapausuak nabarmentzen dira, baita ere, zorroztu beharra. Baina lehen ere zer zorroztu bazegoenez eta hau lehengoak baino zatia zorrotzago dagoenez, horrekin geldituko gara.
ResponderEliminar