viernes, 11 de mayo de 2012

unitate didaktikoa

Hona hemen unitate didaktikoa burutzeko jarraitu daitezken irizpideak. Irakurri ondoren ikusi dut baliozkoa dela eta irakasleak esandako orriekin bat datorrela. Eskema moduan agertzen da eta jarraituz gero lan egokia egin daitekela uste dut. Jarraitu beharreko puntuak agertzen dira, esaterako, helburuak, edukiak, faseak, elkarrekintzak-taldekatzeak, baliabideak, denboralizazioa eta ebaluazioa. Esan behar da, alderdi guztiak ez dituela azaltzen, ebaluazioa, denboralizazioa, baliabideak eta taldekatzea bakoitzak aukeratu behar dituelako nola egin. Gainera, unitate didaktikoa zer den ondo eta argi azlatzen du.



SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
ULERMENERANTZ
ZER DA?
Ikaste-irakaste prozesua egituratzeko lan unitatea da. Ikasleak ikasten ikas dezan helburu duena.

Lan unitate hori helburu jakin batzuk lortzera bideratuta dago eta horretarako eduki eta jarduera anitzak hartzen ditu bere baitan.
Lan unitate osatua da (hasiera – bilakaera – bukaera) eta artikulatua (osagaien arteko elkarreragina).
Irizpideak:
SDaren esanguratsutasuna
Ezagutzen arteko elkarlotura sustatzeko gaitasuna (ezagutza diziplinarrak zein metadiziplinarrak)
Ikasleak SDaren garapenean aktiboki inplikatzeko gaitasuna.
OSAGAIAK
HELBURUAK
EDUKIAK
FASEAK
ELKARREKINTZAK/TALDEKATZEA
BALIABIDEAK
DENBORALIZAZIOA
EBALUAZIOA

HELBURUAK
Zer dira helburuak?
Ikaste-irakaste prozesuaren amaieran
ikasleengandik espero duguna zer den
zehazten dute (gaitasunak –zer egiteko gai
den).
Helburuek adierazten digute ikaslearen gaitasuna(k)
baloratzeko irizpideak.
Helburuen araberakoa izango da:
Irakasle-ikasle arteko komunikazioa eta elkarrekintza.
Metodologia
Ebaluaketaren nolakotasuna
EDUKIAK
Zer dira edukiak?
Irakaste-ikaste prozesuan zehar gaitasunak garatzeko bitartekoak /baliabideak dira.
Irakaskuntza/ikaskuntza prozesua planifikatzeko tresna:
Testuinguru batean kokatuta
Definitutako helburuak lortzeko baliagarriak
Metodologia egokiaren hautaketa bideratzen dute
Ikaste emaitzen ebaluaketarako baliagarriak

3 eduki mota:
Modu desberdinetan lantzen dira, ikaslearen aldetik ahalegin kognitibo desberdina eskatzen baitute; ondorioz, irakaslearen  laguntza ere desberdina.
1.-Kontzeptuzkoak (gertaerak / kontzeptuak-printzipioak)
Zer dakigun.
Ikasten dira ulertuz eta erabiliz, era progresiboan.
2.-Prozedurazkoak
Egiten dakiguna, helburu bat lortzeko ekintza multzo bateratua.
Barneratze prozesua konplexuagoa da, horretarako:
Eredu onak
Jarduerak behar bestetan egitea
Jarduerak testuinguru desberdinetan egitea
Egindakoari buruz hausnartzea
Progresiboki laguntza gutxitzen joatea
3.-Jarrerazkoak
Izan.
Konplexuak. Barneratzeko bizi egin behar dira ezinbestean; ondorioz, giroaaren garrantzia eta irakaslearen eredu ona.
Baloreak (jokabidearen inguruan judizioak egiteko printzipioak: solidaritatea, errespetua, askatasuna, ardura…)
Jarrerak (era konkretu batean jokatzeko tendentzia: taldekideekin lankidetzan jardun, ingurunea zaindu, eskolako jardueretan parte hartu…)
Arauak (talde sozial baten barne elkarbizitzeko patroiak-jarraibideak)

FASEAK
Ikaste-irakaste prozesua garatzeko ekintza desberdinak proposatzen dira: jarduerak.
SDan 4 fasetan biltzen dira, helburuaren arabera:

ØSARRERA FASEA: Unitatean garatu behar diren helburuak aurkezteko, motibazioa pizteko, aurrezagutzak kanporatzeko… egiten diren aktibitateak.
  Helburuak:
ØUnitatearen azken xedearen inguruan motibazioa piztea
ØAurrezagutzak: dakitena, egiten dakitena, ez dakitena 
ØLanduko dituzten edukiak beste gaiekin erlazionatzea 
ØGalderak sortzea 
ØSekuentzian zehar erabiliko dituzten lan egiteko erak zehaztea
ØGARAPEN FASEA:Unitatean programatutako helburu eta edukiak lantzeko ekintzak: ereduak aztertu, esperimentatu, behatu, informazioa aurkitu…
Ø Helburuak:
ØKontzeptuak, prozedurak eta jarrerak garatzea
ØEdukiak finkatzea

ØHAUSNARKETA FASEA: Ikasitakoa egituratzeko eta barneratzeko egiten diren ekintzak
Helburuak:
ØEdukiak egituratzea
ØEzagutzen arteko loturak egitea Ikasitakoa kontrolatzea
ØEKOIZPEN/ERABILERA FASEA: Ikasitakoa aplikatzeko ekintzak
  Helburuak
ØIkasitakoa erabiltzen jakitea: Txosten bat egitea  Aurkezpen bat prestatzea  Maketa bat egitea  …

miércoles, 9 de mayo de 2012

Abestien garrantzia.


    Musika, adin txikitatik lantzea oso garrantzitsua delakoan nago, pertsonen hazkuntzan garrantzia handia baitu. Horregatik, abestiak eskolan lantzea ezinbestekoa da. Gainera, erritmo musikala harremanetan dago gizakiaren oinarrizko mugimen-abildadeekin (koordinazioa, oreka, gorputz-eskema, espazioaren eta denboraren egitura), hori dela eta,  aurretik aipatutakoa egiaztatzen da, hots, oso garrantzitsua dela musika.
    
Honetaz gainera, musikak hainbat helburu ditu, horien artean honakoak aurki ditzakegu:
· 
  • Fisiko, emozio eta buruko osasuna hobetzea.
  • Sentsibilitate artistikoa garatzea.
  • Sormena eta irudimena bultzatzea.
  • Kultur-ondoretasuna ezagutzea eta transmititzea.
  • Hizkuntz, espazio, matematika etab. garatzea.
  • Giza eta elkar laguntzeko gaitasunak lantzea.
  • Gozatu eta ongi pasatzea.
  • Musikari buruzko gaitasun bereziak ikastea: entzuketa, interpretazio, konposizio, zuzenketa eta analisia.

·
    Helburu hauek bete ahal izateko, haur kanta mota ezberdinak nabarmendu daitezke:
·       
  • Haur-hizkera: Kantatzean erritmoak, doinuak, intentsitateak, adierazpenak, eta abar aldatzen dituzte helduek, aurretik aipatutako elementuen moldaketak eginez.
  • Sehaska edo lo kantak: Lo arazoak konpontzeko egokiak dira kanta hauek, poliki abesten baitira.
  • Hitzezko kantak: Doinurik gabekoak eta erritmoa bereziki lantzekoak direnak.
  • Mimo-kantak: Hainbat modutan lantzen dira abesti hauek, keinuz laguntzekoak dira, umeak altzoan hartuta kantatzekoak, istorio edo ipuinak kontatzekoak, esku edo hatzak erabiltzekoak, gorputz atalak lantzekoak, eta abar.
  • Erritmo-kantak: Gorputz-perkusioz laguntzeko dira kanta hauek, txalotzekoak, bikoteka edo taldekakoak eta abar.
  • Mugimendu kantak: Adibidez, dantza egitekoak, dramatizatzekoak, korrokoak, ziburuetakoak, soka kantak, objektu ezberdinekin jolastekoak.
  • Helburu musikalekoak: Erritmo, bira melodiko edo musikaren elementu zehatz bat lantzekoak sartzen dira talde honetan.
  • Beste ikasgai batzuk lantzekoak: Esaterako, matematikak (zenbakiak ikasteko adibidez), hizkuntzak (hizki edo hitz berriak adibidez), giza zientziak (narrazioak, egutegia, eguneroko ekintzak etab), natur zientziak (giza-gorputza, animaliak, klima, …), heziketa fisikoa ( gorputz-atalak, gorputz ardatzak etab)…
  • Beste batzuk: Beste kulturetakoak (Asia, Afrika, Amerika, …), ahots anitzekoak, musika tresnez laguntzekoak, eta abar.
     Baina oso garrantzitsua da mota hauek ezberdintzeaz gainera, landutako abestiarekin zein gaitasun garatu nahi den jakitea eta horrekin batera, hori garatzen transmititzen jakitea. Horretarako, irakasleak ikasleei kantak ongi irakastea ezinbestekoa da, umeek gaitasun guztiak ongi barnera ditzaten. Hau aurrera eraman ahal izateko prozesu bat jarraitu beharra dago:
  1. Irakasleak abestu ( mimoz, erritmoz, mugimenduz, …).
  2. Testua landu (testuari buruz hitz egin, ulertzen ez diren hitzak azaldu, testua ondo ahoskatu, …).
  3. Abestiaren erritmoa landu (imitazioz, ahoz, gorputzarekin, …).
  4. Berriro irakasleak kantatu (doinura pasatzeko).
  5. Kantaren doinua landu (notekin, hitzarekin, imitazioak ,… baina kontuan izanda umea zein urratsetan aurkitzen den).
  6. Kantaren adierazpena landu (intentsitatea, abiadura, puntuazioa, izaera) .
  7. Abestiarekin egiteko ariketak zehaztu (mimoak, erritmoak, mugimenduak, …).
  8. Buruz ikasi (oroimena landu ahal izateko).
     Aztertutakoa lantzeko, abesti bat aztertuko dut:

URTE AROAK:

Udaberri
atzetik udara
udazkena
eta negua. 

     Abesti hau estruktura aldetik sinplea iruditu arren, mugimendu kanta eta beste ikasgai batzuk lantzeko kanta da. 
     Irakasleak ikasgelan kantu hau lantzeko, lehenengo abestu egingo die haurrei erritmoz eta mugimenduz, ikasleen interesa pizteko eta honela interesa izateko. Gero, testuak urtaroen inguruan hitz egiten duenez, horiek landu beharko ditu irakasleak, umeek jakin dezaten zeren inguruan den abestia. Jarraitzeko, kantua mugimenduz egingo denez, hau da, bi pauso eskuinera egitean hatzekin “krisk” egingo denez, irakasleak umeei erakutsiko die, abestia kantatzen duen bitartean. Honela, doinua ere landuko du eta honen ostean abestiaren intentsitatea, abiadura eta izaera landuko ditu irakasleak. Hau ikusitakoan, erritmoak, mugimenduak, … ikasteko gai izango dira umeak eta buruz ikasiko dute oroimena landuz.



lunes, 7 de mayo de 2012

Unitate didaktikoa eta gaitasunak

Web orrialde honetan, Power Point bat agertzen da non Haur Hezkuntzan lantzen edo / eta erabiltzen diren bi aspektu edo materialen deskribapena agertzen diren. Hau da, gaitasunen eta unitate didaktikoen oinarrizko hainbat ezaugarri agertzen dira bertan.
Bestalde, aipatu beharra dago, Power Point hau oso era teorikoan elaboratuta dagoela eta aspektu askotan baliteke guztiz osatua ez egotea. Hala ere, ematen den informazioa baloratu behar badugu, esan behar dago, modu argi eta zehatzean ematen dela, beraz, gaiari zerbait dakien edozein pertsona uler dezake testu hau.
Bukatzeko, beharrezkoa da aipatzea, Web orrialde honetako informazioa ez dela haurrentzako baliagarria, irakasleentzako baizik. Hau da, zer-nolako helburu, eduki, metodologia eta ezaugarriak izan beharko lituzketen aurretik aipatutako bi aspektuak; hau da, gaitasunak eta unitate didaktikoak.

Umearen jolas sinbolikoaren garapena

Web gune honetako artikulu honek umearen jolas sinbolikoaren garapenaren inguruan hitz egiten digu. Nahiz eta erderaz idatzita egon, nahiko interesgarria iruditu zait. Konstruktibismoa lantzean ikusi dugunez, gelan txokoak antolatzea umeen garapenerako baita haien autonomia garatzeko ere oso garrantzitsua da. Gainera, artikulu honetan, jolas sinbolikoaren ezaugarriak azaltzen dira etapaz etapa, haurraren garapenarekin batera, haien jolasean ematen diren aldaketak aipatuz. Horretaz aparte, jolasean eragiten duten faktoreei buruzko informazioa ere ematen digu. Hala nola, sozializazio prozesuak jolasean dituen ondorioak eta sinbolismoa gero eta errealitateari gehiago hurbiltzearen eragina.
Lehenengoa, umea bere ni-tik kanpo dauden pertsonaz ohartzen denean ematen da. Honek, haurraren jolasean, indibiduo bat baino gehiago egotea eragiten du. Gainera, rolak hartzen hasten dira umeak, jolas sinbolikoa bakarkakoa izatetik taldekoa izatera pasatu arte.
Bigarrena, aldiz, umearen errealitatearekiko interesaren handitzearen ondorio da. Horregatik, jolasean erabilitako sinboloak gero eta errealagoak dira.