Web gune honetako artikulu honek umearen jolas sinbolikoaren garapenaren inguruan hitz egiten digu. Nahiz eta erderaz idatzita egon, nahiko interesgarria iruditu zait. Konstruktibismoa lantzean ikusi dugunez, gelan txokoak antolatzea umeen garapenerako baita haien autonomia garatzeko ere oso garrantzitsua da. Gainera, artikulu honetan, jolas sinbolikoaren ezaugarriak azaltzen dira etapaz etapa, haurraren garapenarekin batera, haien jolasean ematen diren aldaketak aipatuz. Horretaz aparte, jolasean eragiten duten faktoreei buruzko informazioa ere ematen digu. Hala nola, sozializazio prozesuak jolasean dituen ondorioak eta sinbolismoa gero eta errealitateari gehiago hurbiltzearen eragina.
Lehenengoa, umea bere ni-tik kanpo dauden pertsonaz ohartzen denean ematen da. Honek, haurraren jolasean, indibiduo bat baino gehiago egotea eragiten du. Gainera, rolak hartzen hasten dira umeak, jolas sinbolikoa bakarkakoa izatetik taldekoa izatera pasatu arte.
Bigarrena, aldiz, umearen errealitatearekiko interesaren handitzearen ondorio da. Horregatik, jolasean erabilitako sinboloak gero eta errealagoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario