CURRICULUMA:
Curriculuma teoria eta praktika erlazionatzen dituen ikerketa gunea izateaz gain, irakasleen profesionaltasunean eta ikasleen formazioan oinarritzen den ekintza kinatzaile eta esplizitua da. Eskolak ikaskuntzarako ematen dituen aukera eta ikasleek eskolako esperientzien egitasmo edo plan baterako sarbidea dute honetan. Urte akademiko edota ikastaro batean landutako materien deskribapena egiten du, baita urteko programa baten diziplina ere. Ziklo batetan materien antolaketa eta erlazioa determinatzen duena da. Lortu nahi diren helburu globalak eta horiek lortzeko eman beharreko pausuak arautzen ditu.
DIDAKTIKA:
Ikaskuntza irakaskuntzan, hau da, hezkuntzan gertatzen den prozesu eta gertakizun ororen informazioaz eta hauek nola bete, esaten duen alderdia da. Helburu sozial eta pertsonalak dituelarik, metodo praktiko zein teorikoz baliatuz.