miércoles, 9 de mayo de 2012

Abestien garrantzia.


    Musika, adin txikitatik lantzea oso garrantzitsua delakoan nago, pertsonen hazkuntzan garrantzia handia baitu. Horregatik, abestiak eskolan lantzea ezinbestekoa da. Gainera, erritmo musikala harremanetan dago gizakiaren oinarrizko mugimen-abildadeekin (koordinazioa, oreka, gorputz-eskema, espazioaren eta denboraren egitura), hori dela eta,  aurretik aipatutakoa egiaztatzen da, hots, oso garrantzitsua dela musika.
    
Honetaz gainera, musikak hainbat helburu ditu, horien artean honakoak aurki ditzakegu:
· 
  • Fisiko, emozio eta buruko osasuna hobetzea.
  • Sentsibilitate artistikoa garatzea.
  • Sormena eta irudimena bultzatzea.
  • Kultur-ondoretasuna ezagutzea eta transmititzea.
  • Hizkuntz, espazio, matematika etab. garatzea.
  • Giza eta elkar laguntzeko gaitasunak lantzea.
  • Gozatu eta ongi pasatzea.
  • Musikari buruzko gaitasun bereziak ikastea: entzuketa, interpretazio, konposizio, zuzenketa eta analisia.

·
    Helburu hauek bete ahal izateko, haur kanta mota ezberdinak nabarmendu daitezke:
·       
  • Haur-hizkera: Kantatzean erritmoak, doinuak, intentsitateak, adierazpenak, eta abar aldatzen dituzte helduek, aurretik aipatutako elementuen moldaketak eginez.
  • Sehaska edo lo kantak: Lo arazoak konpontzeko egokiak dira kanta hauek, poliki abesten baitira.
  • Hitzezko kantak: Doinurik gabekoak eta erritmoa bereziki lantzekoak direnak.
  • Mimo-kantak: Hainbat modutan lantzen dira abesti hauek, keinuz laguntzekoak dira, umeak altzoan hartuta kantatzekoak, istorio edo ipuinak kontatzekoak, esku edo hatzak erabiltzekoak, gorputz atalak lantzekoak, eta abar.
  • Erritmo-kantak: Gorputz-perkusioz laguntzeko dira kanta hauek, txalotzekoak, bikoteka edo taldekakoak eta abar.
  • Mugimendu kantak: Adibidez, dantza egitekoak, dramatizatzekoak, korrokoak, ziburuetakoak, soka kantak, objektu ezberdinekin jolastekoak.
  • Helburu musikalekoak: Erritmo, bira melodiko edo musikaren elementu zehatz bat lantzekoak sartzen dira talde honetan.
  • Beste ikasgai batzuk lantzekoak: Esaterako, matematikak (zenbakiak ikasteko adibidez), hizkuntzak (hizki edo hitz berriak adibidez), giza zientziak (narrazioak, egutegia, eguneroko ekintzak etab), natur zientziak (giza-gorputza, animaliak, klima, …), heziketa fisikoa ( gorputz-atalak, gorputz ardatzak etab)…
  • Beste batzuk: Beste kulturetakoak (Asia, Afrika, Amerika, …), ahots anitzekoak, musika tresnez laguntzekoak, eta abar.
     Baina oso garrantzitsua da mota hauek ezberdintzeaz gainera, landutako abestiarekin zein gaitasun garatu nahi den jakitea eta horrekin batera, hori garatzen transmititzen jakitea. Horretarako, irakasleak ikasleei kantak ongi irakastea ezinbestekoa da, umeek gaitasun guztiak ongi barnera ditzaten. Hau aurrera eraman ahal izateko prozesu bat jarraitu beharra dago:
  1. Irakasleak abestu ( mimoz, erritmoz, mugimenduz, …).
  2. Testua landu (testuari buruz hitz egin, ulertzen ez diren hitzak azaldu, testua ondo ahoskatu, …).
  3. Abestiaren erritmoa landu (imitazioz, ahoz, gorputzarekin, …).
  4. Berriro irakasleak kantatu (doinura pasatzeko).
  5. Kantaren doinua landu (notekin, hitzarekin, imitazioak ,… baina kontuan izanda umea zein urratsetan aurkitzen den).
  6. Kantaren adierazpena landu (intentsitatea, abiadura, puntuazioa, izaera) .
  7. Abestiarekin egiteko ariketak zehaztu (mimoak, erritmoak, mugimenduak, …).
  8. Buruz ikasi (oroimena landu ahal izateko).
     Aztertutakoa lantzeko, abesti bat aztertuko dut:

URTE AROAK:

Udaberri
atzetik udara
udazkena
eta negua. 

     Abesti hau estruktura aldetik sinplea iruditu arren, mugimendu kanta eta beste ikasgai batzuk lantzeko kanta da. 
     Irakasleak ikasgelan kantu hau lantzeko, lehenengo abestu egingo die haurrei erritmoz eta mugimenduz, ikasleen interesa pizteko eta honela interesa izateko. Gero, testuak urtaroen inguruan hitz egiten duenez, horiek landu beharko ditu irakasleak, umeek jakin dezaten zeren inguruan den abestia. Jarraitzeko, kantua mugimenduz egingo denez, hau da, bi pauso eskuinera egitean hatzekin “krisk” egingo denez, irakasleak umeei erakutsiko die, abestia kantatzen duen bitartean. Honela, doinua ere landuko du eta honen ostean abestiaren intentsitatea, abiadura eta izaera landuko ditu irakasleak. Hau ikusitakoan, erritmoak, mugimenduak, … ikasteko gai izango dira umeak eta buruz ikasiko dute oroimena landuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario