Erakargarria iruditzen zait gaixotasun arraroei buruzko orrialde hau, gaitz batzuen sintomak eta informazioa azaltzen baitira bertan, nahiz eta aitortu beharra dagoen gaiak sakonki lantzen ez direla. Ala ere, gaixotasun horien gainean zenbait kontzeptu identifikatzeko interesgarria iruditu zait. Askotan gurasoak umeen gainean egon arren ez dira konturatzen umeek arazo batzuk dituztela, horregatik, irakasle izango garenean zerbait arraroa sumatuko bagenu hainbat gauza aztertzea oso garrantzitsua izango litzateke, horien artean umeek izan ditzaketen gaixotasunak. Gainera kontziente izan behar gara beti gauzak ez direla zertan ohikoak izan behar, hau da, beti ez direla gaixotasun tipikoak agertu behar, baizik eta bereziak ager daitezkela. Horregatik kontziente izan behar gara edozein motako pertsonak izan ditzakegula hezteko orduan, gaixotasunekin, gaixotasun gabeak, kultura ezberdinetakoak, … Gaitz arraroen gaia berreskuratuz, horien adibidetako batzuk aipatutako orrialdean agertzen dira. Esaterako:
- · Síndrome X-frágil.
- · Síndrome de Moebius.
- · Esclerosis Lateral Amiotrófica.
- · Síndrome de Prader Willi.
- · La púrpura de Schönlein-Henoch.
- · Progeria de Hutchinson-Gilford.
- · Síndrome de Marfan.
- · Insensibilidad Congénita al Dolor.
- · Síndrome de Gilles de la Tourette.
Gaia interesgarria izan liteke; interesgarrien, akaso, erizaintzako espezialitateren batetik.
ResponderEliminarHHko graduan kokatu behar duzu zure burua, Didaktika Orokorrean, hain zuzen; nik ez dut loturarik ikusten inolako didaktika eta ekarri duzunaren artean, zuk ikusten duzunik ere ez dut uste.
Oker banabil esan (eta erakutsi oker nabilela); zuzen banabil, hurrengoan ez ahaztu dakarzunak didaktikarekin lotura agerikoa izan behar duela.