Ligatzeko Gaitasunaren Definizioa:
Ondo tratatzea aurrean duzun pertsona eta berarengan atentzioa jartzea, berarengandik interesa duzula erakusteko.
Adierazleak:
- Gorputz hizkuntza: begirada, irribarrea, goxotasuna
- Hitz egitea: ahots tonua, laudorioak esan, lasaitasunez mintzatzea
- Jarrera: lotsa (gustuko pertsona ikusterakoan), urduritasuna
- Laztanak: laztanak egitea eta besteak erantzutea
- Entzutea: entzuten jakitea, hizlariak egindako galderei erantzutea
Laztanen errubrika:
Ligatzeko gaitasuna ona:
- Adeitasunez laztanak egitea
- Konplizitatea adierazteko ematea
- Besteak egindako laztanei erantzutea
- Laztanak emateko lekua kontutan izan behar da, bestea ez ikaratzeko
Ligatzeko gaitasun txarra:
- Gehiegizko laztanak ematea
- Adeitasun gabe laztanak egitea
- Besteak egindako laztanak ez erantzutea
- Laztanak ematean beste pertsona ikaratzea, emandako lekua aproposa ez delako
- Besteak egindako laztanei zenbaitetan erantzutea
- Laztanak emandako lekua oso aproposa ez izatea
Adierazle batzuk egokitu beharra dute (berbazko komunikazioaren inguruan nahastea eragiten duzuela esango nuke -entzun, hitz egin, laudorioak esatea) eta ebaluaziorako tartea horiekiko egokitu (hiru maila egin behar dira, ez bi)
ResponderEliminarAdierazleetan egokitzapena egin dugu eta ondoren, laztanen errubrika egin dugu hiru zutabeekin.
Eliminar