Jarraian azalduko dudan Web orrialde honetan, nahiz eta gazteleraz agertu, irakasleentzako oso interesgarriak diren jarduerak agertzen dira. Bestalde, Haur Hezkuntzako gaia denez guri gehien interesatzen zaiguna, soilik hori aztertzeari ekin diot.
Bertan, hainbat link agertzen dira non haurrei kontzeptu eta gai ezberdin eta interesgarriak irakasteko balio duten. Ez hori bakarrik, jolas diferentzeak ere agertzen dira, lehen esan bezala, gai interesgarri horiek beste modu dinamikoago batetan lantzeko asmoz. Hortaz, irakasleek, betiko kontzeptuak beste modu batzuetan lantzeko aukera ere badute.
Amaitzeko, nahiz eta bertan link ezberdin asko egon, nire ustez, interesgarriena lehenengoa da. Izan ere, bertan, jolas mota asko agertzen dira, gai ezberdin askori buruzkoak non kontzeptu asko lantzen diren.
Gehiago landu behar duzu bilaketa eta ekarpena.
ResponderEliminarBegiratu fin dabiltzan beste batzuk nola dabiltzan. Argi dago HHko ikuspegira mugatu zarela, bat hautatu duzula eta hizkuntza aipatzen duzula; nik inoiz egindako kritikak, hain zuzen.
Gaitasunak, ebaluazioa, ikasteko eta irakasteko moduak, irakaslearen jardunaren antolaketa... holako gaietara jotzen dute fin dabiltzanak.
Zehazki, zuk aukeratu duzun horretan begira zenezake zein gaitasun lan daiteken nola orri honetako baliabideak erabilita, nola ebaluatuko zenukeen...