Honako blog honetan umeen garapen eta estimulazioari buruzko zenbait artikulu daude. Nahiz eta web gunea interesgarria iruditu, gehien harritu nauena hasierako horrialdean dauden lehenengo artikuluak izan dira.
Izan ere, lehenengo artikulua estimulazio goiztiarraren inguruan hitz egiten du. Bertan, hain zuzen ere, Emmi Pikler-erk esaten duen berdina defendatzen da, hau da, umea ez dela mugimendu bat egitera bortxatua izan behar, kalte baino onura gehiago ematen dizkiolako. Artikulu horretan agertzen den adibidea umea bera eseri baino lehen esertzearena da.
Bigarren artikuluan, aldiz, lau hankatan ibiltzearen garrantzia azaltzen da. Izan ere, umeak lau hankatan ibiltzen ari diren bitartean, zenbait gauza garatzen ari dira. Esaterako, begi eta esku arteko koordinazioa, hitz egitea, garun-garapena... Oso garrantzitsua da umea lau hankatan ibiltzen ustea, bere garapenerako beharrezkoak diren zenbait prozesu gertatzen direlako. Gainera, artikulu honetan esaten dena aurreko artikuluarekin zerikusia dauka, izan ere, bietan umearen mugimendu libreak sustatzen dira eta hauek gertatzeko umeari baliabideak eman behar zaizkiola defendatzen dute.
Blog interesgarria; baina gure ikasgaiarekin ezer gutxi landu duzu.
ResponderEliminarBlog honetan egiten dituzun ekarpenak zuk erabil itzazu ikasgaian ikasteko eta ikasten ari zarela bermatzeko.